Geografidatutegia

Ikusentzunezkoak lantzeko eta zuzentzeko saioa WordPress, Youtube eta Google Docs erabiliz

By komunikazioak, June 8, 2013

Geografidatutegia

Argazkia: Palaz, Domeinu Publikoan argitaraturik

Titulua:Ikusentzunezkoak lantzeko eta zuzentzeko saioa WordPress, Youtube eta Google Docs erabiliz
Egilea: Gorka Jakobe Palazio
Lizentzia: Design Science Licence (DSL)
Data: 2013/VII/9
Kongresua: Ikasnabar 2013, Zalla
Deskargatu artikulua PDF formatuan

PDF download

Laburpena: Komunikazio honetan, egileak Euskal Herriko Unibertsitatean buruturiko saio bat azaldu nahi du. Irakasgaia Telebistako berrien idazkera izanik, irakasleak sistema erraza eta eraginkorra lortu nahi izan zuen ikasleen lanak erakusteko, partekatzeko eta ebaluatzeko. Protagonistak ikasleak izanik, beraiek egin behar irakasleak agindutako bideolanak, ikaskuntza aktiboa deritzon eredua burutuz. Baina bideogintzaren zailtasunak aintzat harturik, sistema erraza lortu nahi zen ikasleek ahalik eta problemarik gutxien topa zitzaten. Wordpress CMS, Youtube eta Google Docs baliatuz, ikasleek egindako erreportaiak izan ziren ekaiak maneiatzeko baliabideak. Ikasleek erreportaia laburra egin behar izan zuten, atazak irakasgaiaren ehuneko 50ko balorea izanik. Horrek kalkulu orrialdea, formularioa eta hodeiko ostatzea gauzatzea ekarri zuen. Hodeiko zerbitzuak edukitzea WordPress bideogunearekin batera, eraginkorra izan zen ikasleek ikaslan edo ataza burutzeko. Ikasleek bideolanak egin zituzten Software Libre eta Web 2.0 zerbitzu doanekoen gainean. Hasieran, edukiak argitaratzeko gomendioak eta baliabideak eman zitzaizkien lanak ondo burutzeko. bideogintzan sarritan horren inportantea den lizentzien kontua ahazten baita irakaskuntzan. Horrela, esperientzia eredugarria finkatzea zen asmoa, bai beste urte batzuetarako, bai eta beste irakaskideentzat.

Abstract: In this communication, the author explains an experience at the University of the Basque Country. The subject was Writing for TV, and the teacher wanted to get a simple and effective way to show students’ work, sharing their videos and evaluating them. The protagonists were students, videos were to be made by themselves implementing the so called active learning model. However, taking into account the difficulties of video making, the goal was to get a simple system for the students, in order to avoid the problems we usually get working with video stuff. Students had to use WordPress CMS, Youtube, and Google Docs (Drive), for making a news report that had a value of 50 % of the final calification . This task  encouraged studtents to use spreadsheets, forms, and cloud hosting services. Using WordPress in local and cloud services was effective to fulfill the task by the students. Videos were made by the students using Free Software and free Web 2.0 services. Initially, resources were given to the students in order to publish content correctly, because in the field of video making the importance of talking about licensing questions is usually forgotten. Therefore, the intention was to establish an exemplary experience for next scholar years and colleagues.

What do you think?

You must be logged in to post a comment.