Aurreko edizioak: | 2014 | 2013 |
Nazioarteko VIII. Kongresua
Hezkuntza Irekia eta Teknologia
Ikasnabar 2015
2015, ekaina, 23-25
/
Leioa (Bizkaia)
/
9 hizlari
Onlineko erregistroa
Topatu
irakaskuntzako
10 aditu
Jakintza hobetzearren
Topatu hizkariekin

Kongresua

IKASNABAR nazioarteko kongresuak etorkizunari begiratu nahi dio, helburua izanik aurretik ikustea zer-nolako formakuntza ukanen dugun. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan egun dauden joerak ikus daitezke kongresuan, baita aztertu ere egungo baliabideak eta horien emaitza hobetzeko eztabaidatu ere. 

Nazioarteko adituak gonbidatuz, irakaskuntza libre eta irekiko azken joerak eta gauzatzeak erakutsi nahi ditugu, gure formatzaile eta irakaskideei aukera emanez beren metodoak, ideiak, emaitzak eta ikuskerak argitaratzeko eta liburu batean jasotzeko

Honako hau zortzigarren edizioa da eta igazko formatuari segituz, hiru egunez zenbait gai aztertuko ditugu gonbidatuekin: hezkuntzan sare-teknologiak duen garrantzia, hezkuntza zentroetan erabiltzen den teknologiaren hobekuntza, nola gauzatu PBL (Problemetan OInarritutako Ikaskuntza), Alderantzizko Klaseen problematika, nola txertatu ikaskuntza kolaboratiboa egungo ereduetan, norantz doan ikaskuntza mobila edo mLearning-a, zein den erarik egokiena Web 2.0 zerbitzuak gauzatzeko, irakaskuntzako sare sozialen erabilera ikaskuntzan, ikasteko aplikazioak hodeian, LMS edo Ikaskuntza Kudeatzeko Sistemen inguruan eztabaidatu, mudu birtualen erabilera ikaskuntza, OpenEdx plataforma, eta abar. 

Gonbidatuak Frantzia, Bretainia Handia, Brasil eta bestetatik etorritakoak adituak dira arlo horietako batzuetan. Hori dela-eta, zuen harrera ona espero dugu hezkuntza librearen onerako

Hezkuntza Irekia eta Teknologia

Gero eta gehiago dira erakundeak, Interneteko erremintak darabiltzatenak, ikaslearengan oinarritzen den ikaskuntza aktiboa bultzatzeko. Gainera, taldekako lana sustatzeko erremintak etengabe hedatu dira azken urteotan. 

Onlineko Kurtso Masibo Irekiak eta urrutitik eta mobilitatean (mLearning-a) egiten den ikaskuntza etengabe ari dira garatzen. Ikastetxeak, formazio zentroak, unibertsitateak eta gainerako protagonistak, aldaketa garaikoak, Hezkuntza norantz doan jakin behar dute, gero eta irekiago eta libreagoa den hezkuntzaren norabideari erreparatuz.

Nori zuzendua

Nazioarteko Kongresu honek hezkuntzako gaiak ditu aztergai. Biltzarra irakasleentzat da, maisu-maistrentzat, baita Urrutitiko Hezkuntzaren arloan interesa dutenentzat eta orohar formatzaile ororentzat ere, ikaskuntza disruptiboa eta taldeka ikasteak dituen inplikazioak zein diren jakin nahi izanez gero. Halaber, Hezkuntza Irekian eta teknologian sakondu nahi dutenek ere topagune egokia dute Ikasnabar.

Beraz, Interneteko teknologiak aplikatuz irakaskuntza-ikaskuntzako esparruetan onurak eta kapazitazioak hobeto nola lor daitezkeen interesa duten guztiei zuzendua da Ikasnabar biltzarra. 

Helburuak

  • Gogoeta egin Hezkuntza Irekiak dakartzan inplikazioei buruz eta antzeman ikaskuntza metodologiek dakarzkiguten aldaketei.
  • Teknologia berrien gauzatzearen inguruan lan egin hezkuntza hobetzeko, baita esperimentazio eta ikerkuntzaren arloa landu ere.
  • PLE edo Ikaskuntza Pertsonalen Inguruak gauzatzen edo burutzen ikasi.
  • Nola hobetu irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak ikusentzunezko ekai edo material berritzaileen bidez.
  • Profesionalen arteko kolaborazioa sustatu, ikasmaterial berriak garatzeko, hedatzeko eta erabiltzeko, Web 2.0 mugimenduan oinarritzen direnak.
  • Gogoeta egin LMS edo Ikaskuntza Kudeatzeko Sistemei buruz, dauden plataforma berriei erreparatuz eta beraiek aztertuz.
  • Hezkuntzak hartu behar duen norabideari antzeman, baita ikaskuntza prozesuak eta ikasmaterialak nola hobetu, horrela aurrikusi ahal izateko zeintzuk izanen diren etorkizunean gehien eskatuko diren lanpostuak.
  • Urrutiko Ikaskuntza edo eLearning-aren esparruan egiten diren praktikarik onenak zein diren ikusi, esperientzia eta emaitzen inguruan gogoeta eginez eta beraiek hedatuz irakasleen komunitateetan.
  • Hub edo bilgune bezala kontsolidatu unibertsitateko ikerlari eta enpresetako formatzaileentzat, beraien arteko elkarlaguntza sustatuz

Hizlari gonbidatuak

Programa

El día 24 a las 16:30 se sorteará una suscripción anual a 'Aprende Inglés TVE' cortesía de Vaughan Systems.
1. Egun
23 Eka 2015
2. Egun
24 Eka 2015
3. Egun
25 Eka 2015

Ikastaroak: “ ikastaroak nola sortu, OpenEdx baliatuz” eta “Bideogintza hezkuntzan”

Doaneko ikastaroak dira Kongresuan matrikula egiten dutenentzat. Irakasleak: Carlos González Esteban (OpenEdx) eta Gorka J. Palazio (hezkuntzarako bideogintza).

Hasiera ekitaldia

Hasiera ektialdia Hezkuntza Irekiaz eta Teknologiari buruzko VIII. Nazioarteko Kongresuan. Gonbidatuak eta presentazioa: Iñaki Goirizelaia (Euskal Herriko Unibertsitateko errektore jn.), Gurutze Ezkurdia (Leioako Irakasle Eskolako zuzendari and.), Begoña Zalbidea (Euskal...
Read More

Lizentzia libreak dituzten onlineko ikaskuntzako erreminten bilakaera

Baliagarriak ote dira orain dela 5 urte zeuden lizentzia libreko erremintak, ikaskuntza digitalerako zirenak? Zer-nolako berrikuntzak ikusten ditugu azken bolada honetan? Azken hamarkadan, zenbait erreminta edo plataforma agertu dira, telematikako...
Read More
Dani Gutierrez

MOOC esperientziak Euskal Herriko Unibertsitatean

Euskal Herriko Unibertsitateak apostu handia egin du MOOC kurtsoek irakaskuntzan eta ikaskuntzan duten punta-puntako metodologiaren alde. 2014. urtean deialdia egin zuen unibertsitate honek MOOC ikastaroak sortzeko eta emateko, EHUko irakasle...
Read More
Inmaculada Maiz

Ardo dastaketa, Mikel Garaizabal irakaslearekin

Mikel Garaizabal Pildain ardoaren kulturan aditua da. Ostalaritzan eta Turismoan, Enologian eta Ardogintzan titulatua eta sumilerra. 1996. urteaz geroztik, ardoaren estudioan aritu da buru-belarri, 700 ardo dastaketa, ikastaro eta hitzaldi...
Read More

MOOCak, argi-itzalak

MOOCak (onlineko kurtso masibo irekiak) Kanadan sortu ziren irakasteko eta ikasteko era berriak bilatzeko saio baten bidez. Berehala zabaldu ziren munduan zehar, ikastaro mota hau eredu pedagogiko transmisiboa bilakatuz Amerikako...
Read More
Jordi Adell

Irakasleentzako konpetentzia digitalen marko europarrerantz. Erronkak eta errealitateak

En el Plan Estratégico 2013-2016 de MONDRAGON UNIBERTSITATEA se identificó como reto seguir siendo pioneros y referentes en modelos educativos avanzados. El equipo Mendeberri 2020 ha estado trabajando en esa...
Read More
Maite Goñi

Partehartzea eta botere-ematea teknologiaren eta ikaskuntzaren diseinuaren bidez

Kontua da hobetzea ikaskuntza prozesuan botere-ematea eta partehartzea diseinuaren eta teknologiaren bitartez. Teknologia berriek inpaktu handia izan dute gaur egun ditugun aukeretan edukiak sortzeko eta partekatzeko; eta partehartzea areagotu egin...
Read More
Joshua Underwood
11:15 - 11:45

Atsedenaldia kafea hartzeko

13:30 - 16:00

Bazkari ordaindua partehartzaileentzat Solaetxe jatetxean

Ingelesaren ikaskuntza: lehentasunak

Lehentasunak gaizki jartzea da gakoa ulertzeko espainiarrek zergatik ez duten ingeles hizkuntza ondo menperatzen. Joera dute, erratzen direlako edo aholku txarrak jaso dituztelako, garrantzi gehiegi emateko oso erabilgarriak ez diren...
Read More
Richard Vaughan
16:30 - 16:45

Sorteo de suscripción anual a ‘Aprende Inglés TVE’ cortesía de Vaughan Systems

Irakasle lerdoa, bibliotekaria eta eskolazaina: bitartekotza digitala Hezkuntzan

Teknologia berrien orokortzeak aldatu egin du hezkuntzaren panorama azken boladan. Nahiz eta erreminta berrien efektu positiboa ez egon probaturik, bai esan daiteke ezen teknologia berriak sartu behar direla ikastetxeetan. Administrazioek...
Read More
Jesús Garate

MOOCak, Informazioaren Gizarteko hezkuntzako oinarria. Kasu arrakastatsu bat Iversity-n

2008an, Siemens eta Downes kanadarrek aditzera eman ziguten jakintza zabaldu ahal zela masiboki eta era ordenatuan onlineko ikastaro batzuen bidez. Kurtso horiek MOOC izenaz dira ezagunak, hots, Massive Online Open Courses,...
Read More
Javier Bravo

Mobile Blues: erronkak eta ikusmirak hezkuntzan, mlearning-a gauzatzeko garaian

Teknologia mobilen zabalkunde azkarra eta nongura topatzea dela-eta,ez dago zalantzarik teknologia horiek dituzten posibilitateak eta hezkuntz ahalmena handia dela. Azken bolada honetan, Trends Shaping Education 2014 (OECD) eta Horizon Report...
Read More
Mar Camacho

MOOCak eta merkatu brasildarrean duten etorkizuna

MOOC ikastaroak 2012an heldu ziren Brasilera, Veduca ataria sortu zenean. Atari horretan atzerriko zenbait unibertsitatetako ikastaroak eskaintzen ziren, nahiz eta brasildarrak jada ikasleak ziren MOOC kurtsoetan  ikastaro hauen sorreratik beretik....
Read More
Joao Augusto Ramos e Silva
11:15 - 11:45

Atsedenaldia kafea edateko

Kokapena

Juliana Agirrezabala aretoa
Leioako campusa, Irakasle Eskola, Euskal Herriko Unibertsitatea
ikasnabar@gmail.com

Matrikulak

Ikasleak, langabeak eta ez-europarrak
100,00 €

Kongresurako sarrera

22ko ikastaro bat doan

24ko bazkaria doan

Dokumentazioa eta ponentziak dituen CDa

Honakoa ari zara erreserbatzen: Ikasleak, langabeak eta ez-europarrak

Izena *
Deitura *
Eposta *
Telefonoa
Bazkarira joango al zara? (Bai; Ez; Ez dakit)
Iruzkina
Please fill all required fields
Erreserbatu
Komunikazioa duen kongresukidea
150,00 €

Kongresurako sarrera

22ko ikastaro bat doan

24ko janaria doan

Dokumentazioa eta ponentziak dituen CDa

Honakoa ari zara erreserbatzen: Komunikazioa duen kongresukidea

Izena *
Deitura *
Eposta *
Telefonoa
Bazkarira joango al zara? (Bai; Ez; Ez dakit)
Iruzkina
Please fill all required fields
Erreserbatu
Profesionalak eta gainerako interesatuak
200,00 €

Kongresurako sarrera

22ko ikastaro bat doan

24ko janaria doan

Dokumentazioa eta ponentziak dituen CDa

Honakoa ari zara erreserbatzen: Profesionalak eta gainerako interesatuak

Izena *
Deitura *
Eposta *
Telefonoa
Bazkarira joango al zara? (Bai; Ez; Ez dakit)
Iruzkina
Please fill all required fields
Erreserbatu

Presentazioa

Twitter jarioa

Erakunde laguntzaileak