Ikasnabar 2013
Naz. Biltzarra

 

IKASNABAR '13 Nazioarteko Biltzarra

Alkate jaunaren ongietorria

MOOC, PLE eta eLearning plataformak

Hezkuntza Irekiaren eta Teknologiaren Nazioarteko 6. Biltzarraren gai nagusiak: Jende askorentzako Ikastaro Irekiak Online (Massive Open Online Courses), Ikasketa Pertsonalerako Inguruak (Personal Learning Environments) eta Ikasteko Edukien Kudeaketa Sistemak (Learning Content Management Systems), hau da, MOOC, PLE eta LCMS edo eLearning plataformak. Joera hauek interesatzen bazaizkizu, zatoz Ikasnabar 2013ra. Biltzarra Zallan egingo dugu, ezagutzaren Europako herririk esanguratsuenetakoan. Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) ikerlariek antolatua. Biltzarrekon presidentetza: Gorka J. Palazio. Kongresoko programa zuzendaritza: Inmaculada Maiz eta Carlos Castaño.

Ikasnabar 2013 kongresoaren xedeak

  • Hezkuntza irekiaren inplikazioetarako eta ikasteko metodologien eraldaketara gerturatzea.
  • Onlineko Ikastaro Masibo Irekiak edo MOOC deritzon kontzeptua eta beroien tipologia ulertzea.
  • Ikasketa Pertsonalerako Inguruak (PLE) inplementatzen edo burutzen ikastea
  • Ikasteko Edukien Kudeaketa Sistemen (LCMS) etorkizuna eta funtzionaltasuna definitzea.
  • eLearning praktikarik egokienak ezagutzea.
  • eLearning ikastaroetarako edukiak hobetzen ikastea eta ohiko klase edo eskolak hobetzea.

Nori zuzendua

Nazioarteko biltzarrak era guztietako irakasleek lantzen dituzten gaiak izango ditu hizpide, batez ere, ikasketa sozialean bai eta hezkuntza irekian eta teknologiaren inguruan ikasi, elkarlanean aritu eta sakondu nahi duten hizlarientzat eta irakasleentzat. Aurkeztuko diren txosten eta ikerlanak bi gai nagusiren espparrukoak izango dira: irakasle eta ikasleentzako Hezkuntza Irekia eta teknologia. ELearning-aren diseinuan, kudeaketan edo garapenean interesaturik bazaude, eta gainera etekin, trebakuntza eta antolakuntza garapenari buruz ikasi nahi baduzu, zatoz Zallara eta ikasi zure ikastaldiari ahalik eta etekin gehien nola atera, teknologia berrien laguntzarekin..

Komunikazioak bidaltzeko prozedura

Ikasnabarren landuko diren gaien inguruan ikerketa lana bidali eta argitaratu nahi baduzu, ongi etorria. Onartutako lanak liburu digital batean argitaratuko dira, liburua ISBNduna izanik. Komunikazioak bidaltzeko azkeneko eguna, maiatzaren 15a. Lanek 7-15 orrialde bitartekoak izango dira; lerroarte bikoitza eta Times 12an idatzi behar dira APA gida erabiliz. Honako txantilioi hau deskarga daiteke (Open Document formatuan), artikulua idazten hasteko. Irudiek eta gainerako erreferentzia grafikoek ezingo dute orrialde guztien %30a baino gehiago hartu. Gogora egizu komunikazioak ingelesezko laburpena eraman behar duela 200 hitz baino gutxiago erabiliz. Bidali gure epostara (ikasnabar@gmail.com) maiatzaren 31a baino arinago. Gogoratu dokumentua P2P bidez ikuskatuko dela. Ekainaren 9rako jakingo dute egileek beren komunikazioa onartu den ala ez. Adi ibili eta presentatu komunikazioa hainbat arinen

Enkarterri eskualde zaharraren barnea bisitatu

eLearning estrategiak Europa eta nazioarte mailan ikasteko biltzarra izateaz gain, turista modura ere badago zer ikusi Zallan eta ingurualdean. Esaterako, Zallako herria, antzinako herri nafarra ospetsua da txakolinagatik eta altzari industriagatik. Mendebaldeko euskal parajeak ezagutzeko aukera bikaina duzu. Hortaz, Lorea upategiko txakolina dastatzeko, Balmasedako Txapelen Euskal Museoa bisitatzeko eta Urreztietan (Sopuerta) dagoen Enkarterrien Historia Museoa ezagutzeko aukera ere badago. Handik ez oso urruti, Bilboko Guggenheim museoa ikustera joan daiteke, bai eta Portugaleteko zubi eskegia (Portugaleteko Zubia) zeharkatzera ere. Informazio gehiago izateko sartu Enkartur erakundearen webgbunean.

Ostatuak eta kokapena. Hotelak eta GPS

Kongreso edo biltzarra egiteko tokia: Zalla zine-antzokia edo aretoa. Konbentzioetarako areto horren ondoan tren geltokia dago, Bilbora edo Balmasedara doana. Beraz, Bilbora zein kostaldera hurbil zaitezkete 35 minutuan trenez. Ostatua edo hotela Zallan bertan edo Balmasedan zein Bilbon hartu ahal da. Biltzarrera datozenek aldez aurretik erretserba egin beharko dute hotel edo ostatu batean. Llantada auzoan, Zallan bertan, Ibarra hotelean beherapena izango dute logela hartzen duten kongresokideek: 59 euro. Zine-antzokitik oso hurbil bada beste ostatu bat merkeagoa: Chicote. Bada beste hotel on bat Balmaseda herrian: San Roque Hotela. Tarifa zehatzak ezagutzeko deitu hotelera edo jarri harremanetan gurekin eta lagundu egingo dizugu.(ikasnabar@gmail.com).Ibarra hotelari dagozkion GPS koordenadak: Lat: 43º 11' 46 .6" Long: 3º 08' 00.4"

Kongresoaren prezioak

Prezioan sartzen dena: saio guztietan egotea, bai eta MOOC sortze eta kudeatze ikastaroan parte hartzea ere; akten liburuaren argitaratzea (ebooka ISBN-kin); atsedenaldietako kafea eta Otxaran Txakolinaren upategira bisita Zallako txakoli dastaketa barne. MOOC ikastaro laburra Yannick Warnier garatzaile belgiarrak emango du gaztelaniaz Prezioak era honetara geratzen dira: 200 € pertsona bakoitzeko. Komunikazioa onartuta, partehartzaileak 150 € ordaindu beharko. Ikasleak: 100 €. Europatik kanpo bizi direnek: 100 €. Harremanetarako edo zalantzaren bat edukiz gero idatzi hona: ikasnabar@gmail.com.

Komiteak eta kideak

Ohorezko komitea: Javier Portillo (Zallako alkatea), Iñaki Goirizelaia (Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea), Fernando Plazaola (EHUko errektoreodea), Carmelo Garitaonandia (EHUko errektoreordea). Komite zientifikoa: Inmaculada Maiz (EHU), Carlos Castano (EHU), J. Ignacio Armentia (EHU), Begoña Zalbidea (EHU), Gorka Palazio (EHU), Jesús Romo (EHU), Manuel Benito (EHU), Xabier Basogain (EHU), Urtza Garay (EHU), Mikel Olabe (EHU), Koldo Espinosa (EHU), Eneko Tejada (EHU), Stephen Downes (National Research Council of Canada), Ana Landeta (Udima), Javier Bravo Agapito (Udima), Germán Ruipérez (UNED), J. Carlos García Cabrero (UNED), Elena Bárcena (UNED), Álvaro Ramírez (Univ of Bergen), Esperanza Román (Washingtongo unib.), Antonio Russo (Univ. of Lyon), Brian Mulligan (Institute of Technology Sligo), Cristobal Suárez (Valentziako unib.), Jordi Adell (Juame I unib.), José I. Aguaded (Huelvako unib.), Francisco García Peñalvo (Salamancako unib.), José Ortega Mohedano (Salamancako unib.), Camino López (Salamancako unib.), Víctor Cazurro (Isabel 1 unib.), Alberto Campo (UI1), Alberto Gómez Barahona (UI1), Antonio Sarasa (Universidad Complutense de Madrid), Jesús Salinas (Baleareetako unib.), Julio Cabero (Sevillako unib.), Eloy López Meneses (Pablo de Olavide unib.), Mar Camacho (Rovira i Virgili unib.), Flora Marin (EHU), José Caminos (EHU), María Ganzabal (EHU), Juan C. Pérez (EHU), Santi Urrutia (EHU), Susana López (EHU), Manu Martinez (EHU), Mila Amurrio (EHU), Ainhoa Ezeiza (EHU), María Luz Guenaga (Deustuko Unib.), Juan Carlos Miguel (EHU), Gorka Orueta (EHU), Eneko Lorente (EHU), Milagros Ronco (EHU) eta Mikel Agirregabiria (Euskal Gobernua. Hezkuntza). Antolakuntza komitea: Aitor Castañeda, Paula Pineda, Marijo Deogracias, Javier Ortega. Kongresoko zuzendaritza nagusia: Gorka J. Palazio. Programazio zuzendaritza: Inmaculada Maiz eta Carlos Castaño.

Storify iragarkiaZallaZalla

  • 13-VII-8
    Erregistratzeko azken eguna. 4 sarrera mota ditugu
  • 31-V-15
    Azken eguna komunikazioak jasotzeko
  • Lekua
    Zallako zine-antzokia, Enkarterri.
  • 09-VI-30
    Komunikazioa onartu den ala ez jakiteko eguna
  • 13-VII-9
    Ikasnabar 13ko liburuaren argitaratzea.
  • 13-VII-9
    Partehartzaileen kredentzialen hartzea.

Venue, Zalla, Convention Center
Convention Center of Zalla
Convention Center of Zalla
Zalla zine-antzokia
Zalla
hotel Ibarra, Llantada, Zalla
Zalla, argazkiak Pinterest-en
 
6º Hezkuntza Irekiaren eta Teknologiaren VI. Biltzar Nazioartekoa
MOOC, PLE eta eLearning plataformak
 

Datak & Saioak

0 eguna2013ko uztailaren 9an
11:30 — 12:45

Datozen guztientzako ikastaroa doan: "MOOC kurtsoak burutuz, Chamilo LMS sistema erabiliz"; Yannick Warnier PHP garatzaileak emana. Chamilo GPL lizentzia duen eLearning plataforma ahaltsua da. Tokia: Kultur Etxeko aretoan.

Kultur Etxea
13:00 — 14:15

Otxaran auzoan (Zalla) dagoen Loreako Birjina izeneko ardandegira bisita; bertan Señorio de Otxaran txakoli ospetsua egiten dute. Munduko txakoli onenetarikoa dastatzeko aukera upategian bertan, kata eginez. Partehartzaileek horren ardo zuri ona lortzeko, ardandegi honetan egin duten prozesu teknologikoa ikusiko dute inspirazio moduan-edo, irakaskuntzan ere bikaintasuna lortu ahal izateko. Autobus publikoz joango gara Otxaraneraino Zallako uribarrenetik.

Otxaran, bodegas
14:15 — 16:00

Tartea bazkaltzera joateko

16:00 — 16:30

Hezkuntza Irekiaren eta Teknologiaren VI. Biltzar Nazioartekoaren irekiera ekitaldia. Gonbidatuak eta hitzaldiak: Javier Portillo (Zallako alkate jauna), Iñaki Goirizelaia (EHUko errektore jauna), Alfonso Unceta (Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekano jauna), eta Yannick Warnier, Chamilo LMS nazioarteko elkarteko presidente jauna. Chamilo plataformaren itzulpenaren aurkezpena, euskarara egindakoarena.

Zine-antzokia
16:30 — 17:30

Bertoko hizlarien presentazioak. Xabier Basogain (EHU): "Coursera, MOOCx esperientzia berria Hezkuntza Aro berrirako". Carlos Castaño (EHU): "Erronka Goi Hezkuntzan: Onlineko Kurtso Ireki Masiboak (MOOC)"

Zine-antzokia
17:30 — 19:00

Komunikazioen presentazioa bi toki desberdinetan: zine-antzokia eta Kultur Etxea.

2 toki
1. eguna2013ko uztailaren 10ean
09:00 — 11:00

Hizlari gonbidatuak: Timothy M. Read, Richard Shepherd, Rosabel Roig eta Julio Cabero.

Zine-antzokia
11:00 — 11:30

Kafea hartzeko tartea

11:30 — 13:00

Komunikazioen presentazioa

2 toki
13:00 — 16:00

Bazkaltzera joateko tartea

16:00 — 18:25

Komunikazioen presentazioa

2 toki
2. eguna2013ko uztailaren 11n
09:00 — 11:00

Hizlari gonbidatuak: Yannick Warnier, Germán Ruipérez, Ana Landeta eta Svet Ivantchev, .

Zine-antzokia
11:00 — 11:30

Kafea hartzeko tartea

11:30 — 13:00

Bertoko hizlarien mintzaldiak: Gorka J. Palazio (EHU): "Ikaslearengan oinarritutako plataformak eta metodologiak hezkuntz behar berrietarako". Inmaculada Maiz (EHU): "Ikasiz ikasten Sarearen bidez: PLE edo Norberaren Ikasketen Inguruak"

3 toki

Hizlari gonbidatuak

  • Tim READ
    UNED

    UNED Abierta-ko zuzendaria,
    UNED

    'UNED eta Edx, Hezkuntza Irekia sustatzeko esperientzia MOOCak erabiliz'

  • Richard Shepherd
    Rick SHEPHERD
    Macmillan

    Teknologia Zerbitzuetako zuzendaria
    Macmillan Ibérica

    'Macmillan-eko ikaskuntza plataforma. Nola argitaratu hezkuntzarako eduki digitala'

  • Rosabel Roig
    Alacanteko unibertsitatea

    Irakasle titularra,
    Alacanteko unibertsitatea

    'Hezkuntza eta ikerkuntza Irekiaren erronkak'

  • Julio CABERO
    Sevillako unibertsitatea

    Katedraduna,
    Universidad de Sevilla

    'Jakintza Gizarteko formakuntza estrategiak: Norberaren Ikasketa Inguruak (PLE)'

  • Yannick Warnier, Chamilo LMS
    Yannick WARNIER
    Chamilo LMS

    PHP garatzaile belgiarra,
    Beeznest

    'Chamilo, usabilitatean eta ikaskuntza sozialean oinarritzen den LMS plataforma'

  • Germ�n
    Germán RUIPEREZ
    Toledoko elearning katedra

    Katedraduna, Filología Germanikoa, UNED
    experto en eLearning

    'MOOC mugimendua: ikuspegi orokorra eta etorkizuneko aukerak'

  • Ana Landeta Etxeberria
    Ana LANDETA
    Udima

    Berrikuntza zuzendaria
    Madrilgo urrutiko unibertsitatea

    'Moodle plataforma urrutiko unibertsitate bateko ikaskuntzazko metodologiak hobetzeko'

  • Svet Ivantchev
    Svet IVANTCHEV
    eFaber

    eFaber enpresako burua, garatzailea eta aditua eLearning-aren arloan

    'Nola makina bidezko ikaskuntzak eta Big Data-k lagun dezaketen giza ikaskuntzan'

 

Hartuemanak eta erregistroa

Map of Zalla

Postakutxa: 644, Bilbao, Euskal Herriko Unibertsitatea,
Kazetaritza Saila Tel. +34 946015206
Posta elektronikoa: ikasnabar (arroba) gmail.com. Paula Pineda edo Aitor Castañeda.

Erregistro formularioa

 

Request Submitted

We'll send you a quote within 3 working days.

Bad Request

An error has occurred.

 

Erakunde laguntzaileak

Council of Zalla University of the Basque Country Campus Birtuala, EHU Journalism Dep, EHU Sony Europe Bidenet Chamilo talde nafarraEnkartur Turismo Bulegoa

Antolatzaileak

Council of Zalla University of the Basque Country